Pribatasun politika

Pribatutasun politika eta lege oharra

Datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeria (Europako 679/16 Erregelamendua eta garatzen duen arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei dagokienez dagoen erregulazioa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.beaz.bizkaia.eus webaren bidez egiten diren eragiketa guztietan aplikatuko diren erabilera baldintza orokorrak jakinarazten dizkizugu.

Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualari eta hango eduki guztiei dagozkien eskubideak BEAZ, S.A.U.renak dira (hemendik aurrera, BEAZ; helbidea: Sabino Arana, 8, 48013 Bilbo; IFK: A48229058). Enpresa hau beaz.bizkaia.eus izeneko azpidomeinuaren titularra da, www.bizkaia.eus domeinuaren barruan, zeinen titularra BIZKAIKO FORU ALDUNDIA baita, Bilboko Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik dagoena.

Zeharo debeku da orrialde hau gutxi-asko aldatzea. BEAZek ez du bere gain hartzen baimenik ez duten erabiltzaileen manipulazioen edo aldarazpenen ondorioz erator daitekeen  erantzukizunik. BEAZek ez du jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko edota webgunearekin loturik dagoen jabetzari edo eskubideari, zerbitzuei edo edukiei buruzko  inolako lizentziarik edo baimenik ematen.

Debeku da webgune honen edukiak berauen jatorria aipatzeke edo horretarako baimena beren beregi eskatzeke osorik edo partzialki erreproduzitzea. Baldin eta webgune honetan biltzen den informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta erabilera gaizto horrek BEAZen jabetza intelektualari eta industrialari dagozkien eskubideetan kalteak eragiten baditu, ekintza egokiak abiaraztea eragingo du, eta hala denean, erabilera horien ondoriozko erantzukizunak betetzeko eskatu ahal izango da.

Erabiltzeko baldintzak

BEAZek ohartarazten du web orrialde honetan biltzen diren materialak informazio hutserako gorde ditugula, eta beraz, ez direla aski kasu zehatz batean erabakiak hartzeko edo posizioak ezartzeko. Materialok ez dute BEAZek ezein gai zehatzi buruzko aholkularitza edo zerbitzu profesionalik eskaintzerik eragingo. BEAZek ez du bere gain hartzen arestion aipatu den informazioaren ondoriozko edo informazio hori erabiltzearekin loturik dauden kalte-galeren ziozko ezelako erantzukizunik.

Webgune honetan biltzen diren estekek edo loturek hirugarren pertsonek kudeatzen dituzten eta BEAZek inondik inora ere kontrolatzen ez dituen beste webgune edo orrialde batzuetara eroan ditzakete erabiltzaileak. BEAZek ez du webgune eta orrialde horien edukien eta egoeraren erantzukizunik, eta webgune honetatik orrialde horietara sartzeak ez du esan nahi BEAZek haien edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.

BEAZek ez du “Spaming” teknikarik erabiltzen.

Legezko erabilera

Web orrialde honen eta beronen zerbitzuen erabiltzaileek trafikoaren legeen eta erabileren arabera baliatu behar dituzte bitartekook, eta web orrialdea eta beronen zerbitzuak ezin izango dituzte legez aurkako xede edo ondoreetarako erabili, ez eta hirugarren pertsonen eskubideei eta interesei kalte eragite aldera edota edozein eratara web orrialdeari kalteak eragin eta hura ezgaitu, gainkargatu edo narriatzeko moduan edo erabiltzaileek web orrialdea eta beronen zerbitzuak normal erabili eta gozatzea galarazteko moduan baliatu ere. Eginbehar hori betetzen ez dutenak erantzule izango dira web orrialdearen titularraren eta hirugarren pertsonen aurrean, baldin eta eginbehar hori ez betetzearen ondorioz kalte-galerarik eragin badute.

Akatsen bermea

BEAZek ez du bermatzen web orrialdea atzitzean edo webgunearen edukietan akatsak gerta ez daitezkeenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen direnean, erreprodukzio hori informazio hutsa emateko izango da, halako moldez non, baliozkotzat joko baita, ondore guztietarako, haren buletin edo iturri ofizial egokian egiten den argitalpena.

Zerbitzuaren erabilgarritasuna

BEAZek beretzat gordetzen du bere webgunean jasotzen den informazioari edota haren konfigurazio eta aurkezpenari buruzko aldarazpenak eta egunerapenak edozein unetan eta aurretiaz ohartarazpenik egiteke gauzatzeko ahalmena.

BEAZek ez ditu web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta segida bermatzen. Ahal denean, arrazoibidez, web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduan izan daitezkeen etenen berri emango da aurretiaz.

BEAZek ez du bere gain hartzen web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo segidarik ezaren ziozko, erabiltzaileek web orrialdeari eta beronen zerbitzuei egozten dieten erabileraren iruzurraren karizko, webgunearen eta beronen zerbitzuen hutseginkortasunaren ziozko eta, bereziki (baina ez soil-soilik), web orrialdeak edo zerbitzuak ematen diren orrialdeak atzitzeko hutsen karizko edonolako kalte-galeren erantzukizun oro.

Cookien eta jarduera-fitxategiaren erabilera

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzaile batek haren gune eta orrialdeetan zehar nabigatzen jarduten duenean. Webgunean erabiltzen diren cookiak web zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzaileek webgunean izaten dituzten jarduerak erregistratzeko eta erabiltzaileari nabigazio azkarragoa eta pertsonalizatuagoa errazteko. Erabiltzaileek beren nabigatzailea cookiak sartzea, horiek blokeatzea edo, hala denean, ezabatzea galarazte aldera konfiguratzeko aukera dute. Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileek webguneak bidaltzen dituen cookiak instalatzea baimentzea.

Era berean, webgunearen zerbitzariek modu automatikoan detektatzen dituzte erabiltzaileek baliatzen duten sarearen IP helbidea eta izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduerak jasotzen dituen fitxategi batean erregistratzen da, ondorik datuak prozesatzeko eta estatistika arloko neurketak eskuratzeko; horrela, zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita jaso diren eta abar jakin ahal izango da.

Hala ere, BEAZek eta bere legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartuko cookien politika honetan aipatzen diren hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun-politiken eduki eta egiazkotasunarengatik.

Web-nabigatzaileak cookieak biltegiratzeko tresnak dira eta horiek aktibatzeko edo desaktibatzeko eskubidea leku horretatik gauzatu behar duzu. BEAZek eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen edo oker erabiltzen dutela.

Batzuetan cookieak instalatu behar dira nabigatzaileak horiek ez onartzeko erabakia ahaztu ez dezan.

Cookiei buruzko politika honi buruz edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaietzke harremanetarako atalaren bitartez.

Política de cookies

Webgunearen monitorizazioa

Webgunea monitorizatzeko beren beregiko sistemak ez ezik, orrialde honek atariko kanpoko tresna estatistikoak ere erabiltzen ditu, jabearen zerbitzarietan ostataturik daudenak; horrezaz gainera, badu Google Analytics deritzon zerbitzua ere, hau da, Delawareko (Estatu Batuak)  konpainia den Google, Inc. enpresak ematen duen analisi-zerbitzua. Honako da enpresa horren bulego nagusia:

1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, Kalifornia
CA 94043 Estatu Batuak
Google

Google Analytics zerbitzuak cookiak erabiltzen ditu webguneari erabiltzaileek gunea nola baliatzen duten ikusten laguntzeko. Cookiak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa, barne delarik haren IP helbidea, zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Amerikako Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabileraren aztarnak erasotzeko, haren jarduerei buruzko txostenak pilatzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturik dauden beste zerbitzu batzuk emateko.

Googlek hirugarren pertsonei helarazi ahal izango diete informazio hori, baldin eta legerian hala ezarririk badago edo hirugarren pertsona horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute.

Googlek ez du bere IP helbidea esku artean duen beste ezein daturekin lotuko.

Webgune hori erabiltzean, Googlek informazioa goian adierazi diren moduan eta xede horietarako tratatzea onartzen du.

Datuen edota informazioaren tratamendua errefusatu ahal izango duzu, zure nabigatzailean cookiak ez erabiltzeko konfigurazioa hautatuz; hala ere, jakin behar duzu kasu horretan, beharbada, ezin izango dituzula webgune honen funtzionaltasun guztiak baliatu.

Jasotzen den informazioaren erabileraren ziozko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, beroenen zerbitzuen eta edukien erabilera soil-soilik bere ardurapekoa dela, kasu guzti-guztietan. Bai webgunea atzitzea eta bai orrialdean jasotzen den informazioaren balizko erabilera interesatuaren erantzukizun hutsa da, eta berea baino ez. BEAZek ez du inolako erantzukizunik izango webgunea atzitzearen edo hango informazioa baliatzearen ondorioz edota edozein iritzi edota erabaki pertsonal edo enpresarial aldezte aldera horiez egin daitekeen aplikazioaren kariz gerta daitekeen kalte-galeretan. BEAZek ez du bere gain hartzen web orrialdean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo berorien edukien ondoriozko ezelako erantzukizunik.

Datu Pertsonalen Babesa

BEAZek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari dagokionez aplikagarria den legerian ezarritakoaren arabera, zehazki Europako Legebiltzarraren 2016/679 eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko erregelamenduan eta berau garatzen duen arautegian.

Horretarako teknika eta antolaketaren aldetik beharrezko neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalak galdu, txarto erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu ez daitezen, kontuan hartuz teknologiaren egoera, datuen nolakotasuna eta jasan ditzaketen arriskuak Web honetan eskaintzen den zerbitzuren bat lortzeko datu pertsonalak ematea beharrezkoa denean, datuon tratamendua dagokion pertsonaren onespenean oinarrituko da, legezko ohar hau eta pribatutasun politika onartuz.

Datu pertsonalak soilik zerbitzu egokia emateko erabiliko dira, horretarako BEAZek datu horiek eskuratzeko aukera eman ahalko die BEAZek azpikontratatutako profesional/enpresei eta erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua bete ahal izateko halabeharrez parte hartu behar duten Erakundeei. Halaber, datu pertsonalak lagako dira dagozkion legezko betebeharrei erantzuteko.

Datu pertsonalok erabiltzailea BEAZekin lotzen duen harremanak dirauen bitartean kontserbatuko dira eta, nolanahi den ere, harreman horren ondorioz sortutako leegzko betebeharrak burutzeko ezarritako epealdian.

BEAZen pribatutasun politikak erabiltzaileari bermatu egiten dio bere eskubideak gauzatzeko aukera: dagokion pertsonari buruzko datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea, erabilera mugatzea, datuen eramangarritasun-eskubidea, edo erabilera ukatzea. Eskubideok gauzatu daitezke:

  • ohiko posta bidaliz BEAZ S.A.U.-ri, Sabino Arana 8, 48013 Bilbo, edota e-posta helbide honetara beaz@bizkaia.eus
  • Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren aurrean
  • BEAZko Datuen Babeserako ordezkariaren aurrean: Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasun eta Datuen Babeserako Atalburutzaren aurrean, zuzenean atxikia Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernamendu On Gardentasunerako Kabineteari.

Erabiltzailaren baimena

Baldin eta zure datuak ematen badizkiguzu, BEAZek egiten dituen zerbitzuekin loturik dauden jakinarazpenak bidaltzeko erabili ahal izatea eta datu horiek zerbitzugintzaren arloan BEAZen lankide jarduten duten erakundeei eskualdatzea baimentzen duzula ulertzen da.

Halaber, BEAZek antolatzen dituen ekitaldietara joaten diren pertsonek baimena ematen dute beren irudiak erabil daietzen, baita ordezkatuta egon litezkeen kasuetan ere, soil-soilik enpresa honek egin lezakeen komunikazioaren ondorioetarako.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Web orrialde honen erabilerak Espainiako legeria du manuzko, erabiltzailearen lege-ingurunea gorabehera. Baldintza hauen interpretazioari buruzko eztabaidarik sortuz gero, BEAZek bere jarduera finkaturik duen tokiko epaitegiek ebatziko dute.